Gernu-iheserako botikak depreskribatzea

Botikak zentzuz erabiltzeko oharrak

Osakidetzak eta Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak sendagaien zentzuzko erabilera sustatzeko jarduerei dagokienez, dokumentu batean, gernu-iheserako erabilitako botiken eraginkortasunari buruzko datuen funtsik eza azaltzen da.

Jarraitu behar diren gomendio orokorrak ere adierazten dira, baita paziente jakin batzuen depreskripzioari buruzkoak ere.

Arabako ESIko Zuzendaritzak gomendio horien jarraipena sustatzen du pazienteek prestazio farmazeutiko egokia eta kalitatezkoa jaso dezaten, gure osasun sistemaren iraunkortasunari laguntzeko.