Aurretiazko borondateen kontsulta berria
Arabako ESIak aurretiazko borondateei buruzko berariazko kontsulta bat jarri du abian, dokumentu hori egiteko eta erregistratzeko
Aurretiazko Borondateen Dokumentuak (ABD) egiteko eta erregistratzeko eskaerak gora egin duenez, Arabako ESIak aurretiazko borondateei buruzko berariazko kontsulta berri bat sortu du, Lehen Mailako Arretako eta beste espezialitate batzuetako taldeek egiten duten lana osatzeko.
Kontsulta AUO Kanpo Kontsultetako 415. gelan dago. Arratsaldez egiten da, 15:30etik 19:30era, bi edo hiru egunetan hilean, eskaeraren arabera, eta Iñaki Saralegui, Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitateko medikoa eta Osakidetzako Aurretiazko Borondateen Programaren arduradunaren ardurapean dago.
Nola eskatu kontsulta bat
Hitzordu-eskaera egin daiteke:
- Mezu elektroniko bat bidaliz: secretaria.paliativoshospitalhua@osakidetza.eus
- Medikuntza Aringarriaren Unitateko administrariei telefonoz deituz: 688809159 (889159), 8:00etatik – 15:00etara, astelehenetik ostiralera.
Hemendik egin dezakete kontsulta-eskaera:
- Arabako ESIko edozein zerbitzu edo osasun-zentro.
-
Aurretiazko Borondateen Dokumentuen Erregistroa, arratsaldeko ordutegia nahiago duten erabiltzaileen kasuan edo, erregistroko arduradunen iritziz, profesional sanitarioen aholkularitza egokiagoa den kasuetan.
- Pazienteen elkarteak: AFARABA, ALCER, Contra el Cáncer en Álava, ADELA, etab.
Hitzordua kudeatzeko, eskatzailearen eta/edo haren IKZren izen-abizenak eman behar dira, baita harremanetarako telefono bat ere, hari deitzeko eta hitzordua hartzeko.
Osasun-langileentzako hitzordua
Osasun-profesionalek ere hitzordua eskatu ahal izango dute Aurretiazko Borondateen Dokumentua hausnartzeko, lantzeko eta erregistratzeko prozedurari buruzko zalantzak argitzeko. Kasu horretan, hitzordua telefonoz edo bideo-dei bidez izango da.














