Erakundetik kanpo posta elektronikoan sartzeko jarraibideak

Oro har, posta elektronikorako sarbidea ohiko postuko ordenagailutik egiten da baina posiblea da ere, bai erakunde barruko ordenagailu batetik bai erakunde kanpoko ordenagailu batetik egitea
Gure erakundean parte diren pertsona guztiek, automatikoki, ordenagailura eta posta elektronikora konektatzeko erabiltzaile bat jasotzen dute helbide bakarrarekin: izena.lehenengoabizenabigarrenabizena@osakidetza.eus
Postara sartzea Osakidetzako edozein ordenagailutik:
Ahal izanez gero Internet Explorer ikonoa sakatu behar da eta intranet ireki, helbide-barran besterik adierazi ezean ageri den URLa hurrengoagatik aldatzeko: https://correoweb
Jarraian, pantaila bat agertuko da erabiltzailea eta pasahitza eskatuz , erabiltzailea Norbidearena izango delarik; hau da, ordenagailura sartzeko darabilgun erabiltzailea.
*Oso baliogarria da “kioskoak” deritzon ordenagailuetarako, edozein langile bere korreoan sartu ahal delako.
Postara sartzea erakundetik kanpo (etxetik):
Beti, helbide-barran URL hau sartu behar da: https://correo.osakidetza.net/owa
Kasu horretan, ageri den pantailan, erabiltzaileak “Osakidetza\NAN+hizkia” eta pasahitza sartu behar ditu eta saioari hasiera eman.













