Bat egin bihar eta atera M8ko argazkian

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna: “Eman tokia berdintasunari”
Arabako ESIak bat egiten du Emakundek, hiru foru aldundiek eta EUDELek bultzatutako martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, kanpaina instituzionalarekin. Aurten, “Eman tokia berdintasunari” lelopean, kanpainaren helburua da emakumeen eskubideek esparru guztietan aurrera egiten jarraitzea.
Arabako ESItik kanpainari babesa ematen diogu eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Ekitaldi nagusi gisa, bihar, martxoak 6, 12:00etan, argazki bat egingo da, zentro bakoitzeko sarrera nagusietan.
Argazkia 13:00ak baino lehen bidal dezakezue helbide honetara: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus
Eskerrak ematen dizkizuegu zuen laguntza eta parte-hartzeagatik.













