Poetak Maiatzean lirika eta musika eramango ditu AUO Txagorritxura, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta
Elisa Ruedak zuzendutako “Voz de mujer” errezitaldiak, Emakumearen Nazioarteko Eguna omenduko du martxoaren 8an, lirika eta musika uztartuko dituen topaketa batean
Emakumearen Nazioarteko Egunaren baitan, Arabako ESIko Humanizazio Batzordeak, eta “Poetak Maiatzean” Nazioarteko Poesia Jaialdiarekin lankidetzan, AUO Txagorritxuk kultur hitzordu berezia hartuko du datorren martxoaren 8an. Lehenengo solairuko hallean “Voz de mujer” izeneko poesia eta musika errezitaldia ospatuko da. Elisa Rueda poetak zuzendutako ekitaldia 18:30etan hasiko da.
Ekitaldi honek emakumearen irudia omentzea du helburu, lirika eta melodia hurbiltasun eta hausnarketa giroan uztartzen dituen proposamen artistiko baten bidez. Ekimenak kultura ospitale-ingurunera hurbildu nahi ditu, pazienteak, familiarrak eta profesionalak jardunaldi berezi bat bizitzera gonbidatuz, non hitzak eta musikak bat egiten duten hain data esanguratsuan emakumearen papera aldarrikatzeko.
Arabako ESIko Humanizazio Batzordea














