Behin-behineko zerrendak Mugikortasun eta Egokitzapen deialdi irekia eta iraunkorra | Poltsak 2025

Gaur, 2025eko azaroaren 24an, aldi berean argitaratu dira Mugikortasuneko eta Egokitzapeneko ohiko deialdiaren behin-behineko zerrendak eta deialdi espezifikoaren behin-behineko zerrendak

Alegazioak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 9ra arte egongo da zabalik, egun hori barne

2025eko azaroaren 24an Mugikortasuneko eta Egokitzapeneko deialdiei dagozkien behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Prozesu honen bitartez, Arabako ESIko profesionalek bere karrera profesionala beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete, eta, aldi berean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko tresna proaktibo bat eskaintzen zaio erakundeari.

Deialdi honetan, mugikortasuneko deialdi orokorrarekin batera, ezagutza espezifikoak dituzten erizaintzako 6 lanpostu eta ezagutza espezifikoak dituen erradiodiagnostikoko teknikari lanpostu bat deitzen ziren.

Hautagaiek hamar egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko, behin-behineko zerrenda hauek argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eta 2025eko abenduaren 09ra arte egongo dira zabalik, egun hori barne.

Hurrengo estekan deialdiari buruzko informazio guztia hautagaien eskura jartzen dira.