Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) Jardunbide Egokien Jardunaldiaren 2025 – 2026 deialdia
Jardunbide egokien proposamenak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaituko da
Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) Jardunbide Egokien Jardunaldiaren 2025 – 2026 deialdi berria argitaratu da. Edizio honetan parte hartzen duten Osasun Ministerioaren arlo eta estrategien artean Pazientearen Segurtasun Estrategia dago, eta arlo horren barruan honako jarduera-ildo hauek sartu dira:
- “Bigarren biktimei” laguntzeko programa.
- Narriadura klinikoaren detekzio goiztiarra eta ospitale barruko/ospitale arteko deribazioa (alerta goiztiarreko eskalak ospitalean eta lehen mailako arretan).
- Larrialdi-zerbitzuetan (ospitalekoak eta lehen mailako arretakoak) segurtasuna hobetzeko jarduketak.
Arlo/Estrategia bakoitzaren barruan, Urrea, Zilarra eta Brontzea bereizgarriak dituzten hiru hautagaitza aintzatetsiko dira, eta Osasun Sistema Nazionalaren Jardunbide Egokiaren Zigilua eskuratu ahal izango dute, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan baliozkotua.
Deialdi honetan parte hartu nahi baduzu, I. eta II. eranskinak beteta dituen proposamenaren memoria bidali behar duzu CALIDAD.OSIARABA@osakidetza.eus helbide elektronikora. Epea abenduaren 15ean amaituko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Osasun Ministerioaren webgunean ere sar zaitezke.
Convocatoria 2025-2026 Información













