Behin betiko zerrendak | Mugikortasun deialdi irekia eta iraunkorra – Poltsak 2026

Gaur, uztailak 22, Mugikortasun Deialdi Espezifikoen behin betiko zerrendak argitaratu dira
Argitaratu eta hurrengo egunean sartuko dira indarrean, aurreko zerrendak ondoriorik gabe utziko dituzte, eta indarrean jarraituko dute 2026. urtean zehar eta hurrengoak egin arte
Gaur, uztailak 22, Mugikortasun Deialdi Espezifikoei dagozkien behin betiko zerrendak argitaratu dira. Prozesu horren bidez, Arabako ESIko profesionalek ibilbide profesionala beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete. Halaber, mekanismo horrek tresna proaktibo bat eskaintzen dio erakundeari hutsik dauden lanpostuak betetzeko.
Gogoan izan behar da 2025eko abenduaren 29an, Mugikortasun-deialdi Orokorrarekin batera, ezagutza espezifikoak zituzten erizaintzako 5 destino eta ezagutza espezifikoak zituen erradiodiagnostikoko teknikari destino bat deitu zirela.
Ondoren, 2026ko maiatzaren 19an, erizaintzako beste destino espezifiko bat (behin betikoa eta aldi baterakoa) sortzeko deialdia argitaratu zen.
Zerrenda horiek argitaratu eta hurrengo egunean sartuko dira indarrean, eta aurreko deialdiari dagozkion zerrendak indarrik gabe geratuko dira. Indarrean jarraituko dute 2026. urtean zehar eta hurrengo zerrendak egin arte.
Hurrengo estekan, hautagaien eskura jartzen da horri buruzko informazio guztia.













