Lanbide Garapena 2025
Uztaileko soldatan ordainduko da dagokion mailaren aitorpena
Astelehenean, uztailak 13, honako ebazpena argitaratu zen: 1109/2026 Ebazpena, uztailaren 8koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen Lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten diren eta behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen den, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako Lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.
Argitalpen horren ondorioz, uztaileko soldatan ordainduko da dagokion mailaren aitorpena.
Profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko behin betiko ebazpenaren publikazioa irailaren erdirako aurreikusia dago.














