Berdintasunerako prestakuntza-pilulak | Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari Osakidetzan aurre egiteko protokoloa

Protoko honen helburua da jazarpenik gabeko harremanak eta lan-giroa ahalbidetuko dituen antolaketa-kultura bultzatzea, jazarpenaren prebentzioa sustatuz
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren I. Planetik abiatuta, Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokolo bat sortu da. Protokoloaren helburu nagusia da jazarpenik gabeko harremanak eta lan-giroa ahalbidetuko dituen antolaketa-kultura bultzatzea, jazarpenaren prebentzioa sustatuz.
Protokolo hau tresna espezifikoa da, sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren eta jokabide edo jarrera sexisten aurrean jarduteaz gain, “Indarkeriarik eta jazarpenik gabeko lanaren” eta “berdintasunezko eta errespetuzko lanaren” balioak zabaltzen laguntzen du, eta, era berean, inoiz nahi ez diren egoera horiek prebenitzen ere laguntzen du.
Langile guztiek dute laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko babes eraginkorra izateko eskubidea, eta eskubide horri babes-betebehar korrelatiboa lotzen zaio, lanetik eratorritako arriskuak prebenituz, jazarpen-jokabideetatik eratorritakoak barne. Osakidetzak konpromisoa hartzen du eragindako pertsonen eskubideak behar bezalako bermeekin babesteko, egoera horien ondorioak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak esleituz.
Protokoloa kontsultatu eta kasu horietan nola jokatu jakin dezakezu, Arabako ESIaren Intranetera joz, Berdintasuna erlaitzean, Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren atalean.













