Berdintasunerako prestakuntza-pilulak
Pilula horien helburua da erakundean genero-berdintasuna sustatzea eta aurrera egitea
Berdintasunaren bidean aurrera egiten jarraitzeko, bai barruan bai kanpoan, Osakidetzak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren I. Plana 2021-2024 sortu du.
Plan hau funtsezko hiru dimentsiotan egituratzen da: Osakidetzako Enpresa eta profesionalak, Berrikuntza eta Ikerketa, eta Euskal Gizartea, gure pazienteak eta erabiltzaileak barne. Dimentsio horiek 20 jarduera-ardatz eta 100 ekintza zehatz biltzen dituzte.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunak EKINTZA GUZTIETAN, ARLO GUZTIETAN ETA MAILA GUZTIETAN egon behar du Osakidetzan, eta funtsezkoa da eremu guztietan argi eta garbi islatzea.
Generoagatiko edozein diskriminazio mota baztertu egin behar da. Gainera, ezinbestekoa da Osakidetzako langile guztiak berdintasunean prestatzea, egunerokoan aplikatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuz.
Arabako ESIko Berdintasun-erreferenteak














