Bi kategorien deialdia, aldi baterako barne-sustapenerako, zerbitzu-eginkizunetarako eta zentroen arteko barne-sustapenerako 2026ko zerrendak eratzeko
Bi deialdiak eskatzeko epea 2026ko uztailaren 17tik abuztuaren 14ra izango da, biak barne
2026ko uztailaren 16an, bi deialdi argitaratu ziren aldi baterako barne-sustapenerako, zerbitzu-eginkizunetarako eta zentroen arteko barne-sustapenerako zerrendak eratzeko.
Deialdiak kategoria eta lanpostu funtzional hauei dagozkie:
- PREBENTZIO, ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO TEKNIKARIA (aldi baterako barne-sustapeneko zerrendak, zerbitzu-eginkizunak eta zentroen arteko barne-sustapena)
- PEDIATRIAKO ERIZAINA (aldi baterako barne-sustapeneko zerrendak eta zentroen arteko barne-sustapena)
Bi deialdiak eskatzeko epea 2026ko uztailaren 17tik abuztuaren 14ra izango da, biak barne.
Prozesu horren bidez, Osakidetzako profesionalek beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete beren karrera profesionala, eta, aldi berean, tresna proaktibo bat ematen diote erakundeari, hutsik dauden lanpostuak betetzeko.
Informazio osoa honako esteka hauetan dago eskuragarri:














