Bioaraba OII | MAKER HEALTH aurkezteko deialdia
Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Maker Health programaren aurkezpenera
Talentu berritzailea erakartzeko programa bat da gure osasun-erakundeen barruan.
Ekitaldi horretan, José Gómez-Márquez, “Maker Health” nazioarteko aholkulariak, eta Gaspar Sánchez Merino, Bioaraba OIIko berrikuntza-plataformako koordinatzaileak programaren edukia aurkeztuko dute, baita Arabako ESIko lehen esperientziak ere. Leticia Ruiz de Azúa Velasco, erizainak, eta Joanes Basurto Merino, berrikuntza-teknikariak, parte hartuko dute, biak programaren arduradunak.
Aurkezpen hori baliagarria izango da programa ofizialki inauguratzeko eta Arabako Lurralde Historikoko ESIetako eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko pertsona interesdun orori ezagutarazteko.
Horretako, “MAKER” gune bat izango dugu, stand moduko bat, “Maker Health” programak erabiltzen dituen tresna motak erakusteko (sentsoreak, kableatua, mihiztatzeko materiala, plastilina, 3D inprimagailuek inprimatutako piezak…).
DATA: 2023ko maiatzaren 9a, asteartea.
LEKUA: AUO Santiagoko ekitaldi aretoan.
ORDUA:
- 8:30 aurkezpena (ordubete inguruko iraupena).
- 9:00etan, saio etengabea interesdunentzat, 14:00ak arte.
Horrez gain, “MAKER” gunea jarriko dugu berriro zuen eskura AUO Txagorritxun, 4. solairuan (C eremua), maiatzaren 10ean, asteazkenean, 9:00etatik 14:00etara.
Zuen interesekoa izatea espero dugu.
Bioaraba OII














