Arabako ESIa Eskuen Higienearen Mundu Egunean
Arabako ESIak, OMEren «Ekintza bizkortu elkarrekin» lelopean, osasun-langileak kontzientziatu nahi ditu eskuen higieneko jardunbide egokiak hobetzeko eta mantentzeko beharraz
Datorren maiatzaren 5ean, aurten ere, Osasun Arretako Eskuen Higieneari buruzko Munduko Jardunaldia egingo da, “SAVE LIVES: Clean Your Hands” programaren esparruan, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Pazientearen Segurtasunerako Programaren barruan.
Aurtengo kanpainaren goiburua «Ekintza bizkortu elkarrekin» da. Kanpainaren helburuak osasun-langileen, osasun-zentroetara joaten diren pertsonen eta kudeatzaileen lankidetza eta baterako lana sustatzera bideratuta daude, infekzioen arriskua murrizteko, mikroorganismo multierresistenteak barreiatzea saihesteko eta antimikrobianoekiko erresistentzia garatzeko helburu komunerantz.
Intranet korporatiboan aurtengo kanpainarekin lotutako materiala aurkituko duzue.
Eskertuko nahi dizuegu zuen inplikazioa eta lana eskuen higienea sustatzeko infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko funtsezko neurri gisa.















