Bioaraba OIIak ikerkuntza eta berrikuntza sanitarioan genero-ikuspegia txertatzeko gida argitaratu du

Gida honen helburua da genero-ikuspegia modu eraginkorrean txertatzea lan zientifikoaren etapa guztietan, ikertzaileei gomendio eta tresna erabilgarri batzuk emanez

Osasunaren arloan ikertzen dutenei zuzentzen zaie batez ere. Proiektuak ebaluatzeko arduradunentzat eta argitalpen zientifikoak berrikusten eta baloratzen dituztenentzat ere baliagarria izan daiteke.

Gidan egiaztapen-zerrenda bat dago (checklist), ikerketa-prozesu osoan kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiei buruzkoa. Praktika horiek txertatzeak ikerketaren kalitatea eta zorroztasuna aberastuko ditu, osasun-ekitatea bultzatuko du, eta, horrela, biztanleria osoaren osasunean eragin handiagoa duten ikerketak bermatuko dira.

Gida Biaoraba OIIaren webgunean eta esteka honetan dago eskuragarri, Dokumentuak eta esteka interesgarriak atalean.

GUIA-INCORPORACION-DE-LA-PERSPECTIVA-DE-GENERO-EN-LA-INVESTIGACION-E-INNOVACION-SANITARIA