Osakidetzak lanbide profesionaleko mailaren behin betiko esleipena argitaratu du 2022ko ekitaldirako

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Maiatzaren 21ean Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 956/2024 Ebazpena argitaratu da. Ebazpen horren bidez, behin betiko ebatzi dira 2022ko ekitaldirako deialdi arruntari dagokion lanbide profesionalaren maila aitortzeko eskabideak.

Lanbide profesionalaren banakako mailaren behin betiko esleipena Lanbide Profesionalerako aplikazio informatikoan kontsulta daiteke, bai intranet korporatiboaren bidez, bai Osakidetzaren webgunearen bidez maiatzaren 21etik aurrera.

Erreklamazioa egin duten langileek Lanbide Garapeneko plataforman ikusi ahal izango dute haien erantzuna.

Maiatzeko nominan Lanbide Garapenaren zenbateko berria ordainduko zaie behin-behineko zerrendan zeuden pertsona horiei (eta behin betikoan ere mantentzen direnei); behin betikoan dauden berriei ekaineko nominan ordainduko zaie.

Informazio gehiago