Bioef | Euskadiko osasun sistemaren I+G+Bko jarduera

Euskadiko osasun sistemaren I+G+Bko jarduera | 2019ko MEMORIA
BIOEF egiten duen Euskadiko osasun sistemaren I+G+B jardueraren urteko memoria partekatzen dugu
BIOEF (Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa), EAEko sektore publikoko fundazioa, 2002an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren laguntzarekin, Euskadiko osasun sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta kolaborazio, kooperazio eta komunikazio esparru bat osatzeko erkidegoan, estatuan eta nazioartean osasun ikerketan eta berrikuntzan diharduten hainbat sektoreren artean.
Fundazioari dagokio, Ikerketa Sanitarioko Zentroekin lankidetzan (Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Ikerketa Sanitarioko Institutuak, eta Kronikgune, Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua), I+G+B kudeatzeko prozedura eta irizpide bateratuak ezartzea, besteak beste, sistemari autonomia-erkidegoan, estatuan eta nazioartekoan berrikuntzan aintzatetsitako datu eta adierazle nagusiak emateko. Jarduera horiek bistaratzeaz gain erabakiak hartzea errazten dute. Sisteman I+G+B kudeatzeko sistema informatiko bera eta bakarra erabiltzeak ahalbidetzen du.
Dokumentu honek, osotasun ikuspegi batetik, 2019an garatutako euskadiko osasun sistemaren I+G+b-ko jarduera nagusiak eta emaitzak biltzen ditu.














