Osabide Globalen Koronabirusaren alerta eguneratzea
Osabide Globaleko pazienteen atalean agertzen den koronabirusa-alerta eguneratu da, bai Lehen Mailako Arretan, bai Ospitale-Arretan, eta baita ospitaleko erroldetan ere
Alerta aktibatzen da paziente batek PCR edo Ag positiboa edukitzean. Dagoeneko hondarreko gaia bada ere, alerta hori aktibatu egiten da antigorputzen proba azkarra positiboa denean. Alerta hori automatikoki negatibotzen da PCR bat edo ondorengo Ag negatiboa denean. Alerta hori eskuz eguneratzeko aukera ere badago, irizpide klinikoen arabera.
Pandemiaren bilakaeraren ondorioz, azken aldian, koronabirus alerta positiboa duten pazienteei ez zaizkienez proba diagnostikoak errepikatzen negatibotasuna egiaztatzeko, Osabide Globalen alerta hori aktibatuta zegoen. Horrela, irizpide orokor bat ezarri da, koronabirusaren alerta aktibatu zuen azken analitikatik 3 hilabetera, alerta hori negatibotzen duen prozesu automatiko bat sortzeko.
Azaroaren 13an, alerta aktiboa zuten paziente guztiak negatibo eman ziren, koronabirus positiboaren probaren azken datatik 3 hilabete baino gehiago zituztenak, eta alerta hori 10.917 pazienteri aldatu zitzaien.
Eguneratze hori ostiralero egingo da.
Zuzendaritza Nagusiko Kalitateko eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetza














