“Biriketako Minbizi Buzoia” | Biriketako minbizia azkar diagnostikatzeko zirkuitua

2018-2023 Euskadiko Euskadiko Plan Onkologikoaren esparruan, eta Pneumologia Zerbitzuaren ekimen bati jarraituz, Araba ESIn biriketako minbizia azkar diagnostikatzeko zirkuitua jarri da martxan

Diagnostikorako lehentasunezko zirkuitu hori Plan Onkologikoa hedatzen hasi zenetik sustatzen den lehena da, eta, horrela, haren helburu estrategikoetako bat jarraitzen du.

Biriketako minbizia azkar diagnostikatzeko zirkuitua honetan datza: minbiziaren susmoak aurrez aurrekoa ez den kontsulta baten bidez deribatu ahal izatea. Horiek “Biriketako Minbizi Buzoi-ra” joango dira, Osabide Global-en, eta 24 orduko epean erantzungo dute, lanegunetan. “Bideratze-irizpideak” posta elektronikoz zabaldu dira zerbitzuetara.

Ekimen honen helburua da biriketako minbizia diagnostikatzeko prozesua arintzea, sortzen duen itxaronaldia eta larritasuna murrizteko eta, gainera, profesionalen eta pazienteen arteko komunikazioa hobetzeko.

Zirkuitu honetan, Pneumologia Zerbitzuaz gain, Erradiodiagnostikoko Zerbitzuak, Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak eta Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitateak parte hartzen dute, zeinak biriketako minbiziaren diagnostikoan inplikatuta baitaude.

Honako hauek osatzen dute Biriketako Minbizi Buzoi-ko ekipoa:
  • Sophe García eta Paola Oliva, Araba ESIko pneumologoak.
  • Izaskun Ugarte, Natalia Vega eta Begoña Ruiz de Alegría, AUO Kanpo-Kontsultetako erizainak; Caridad Arias, AUO Kanpo-Kontsultetako gainbegiralearekin elkarlanean.
  • Victoria Armenteros, Plan Onkologikoaren Araba ESIko erizaintzako koordinatzailea.