AUO KKKK | Ukimen-totemak, jasotako arreta baloratzeko

AUO Kanpo-Kontsultetako solairu bakoitzean ukimen-totemak instalatu dira herritarrek jasotako arreta balora dezaten
Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak AUOko Kanpo-Kontsultak aukeratu du proiektu pilotu bat egiteko, Osakidetzan inkesta-sistema berri bat esploratzeko, herritarrek jasotako arretari buruz duten balorazioa ezagutzeko.
Horretarako, 17 ukimen-totem instalatu dira eraikineko solairu guztietan, pazienteei arreta emateko mostradoreen ondoan. Horrela, erabiltzaileek Kanpo-Kontsultetan jasotako arretari buruzko iritzia eman ahal izango dute. Totemek koronabirusaren aurkako pantailak dituzte, erabiltzaile bakoitzaren segurtasuna bermatzeko.
Baliorazio-inkestak 10 galdera erraz ditu, aurpegi-irudien bidez azkar erantzuten direnak, asebetetze-mailaren araberako kolore-eskalekin.

Proiektuak bi hilabeteko iraupena izango du, eta teknologia berriak aztertzea eta erabiltzaileen erantzun- eta/edo harrera-maila ezagutzea du helburu. Erantzun horien ustiapena Espezialitatearen / Zerbitzuaren / Unitatearen arabera taldekatuko da.
Erantzun-maila handiagoa lortzeko, AUO KKKK-ko profesional bakoitzak bere pazienteak animatu ditzake inkestari erantzutera, artatu ondoren.













