BPSO | Mina baloratzea eta maneiatzea

2020an, Arabako ESIko 5 ospitalizazio-unitate eta lehen mailako arretako unitate 1 Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentro gisa akreditatu ziren (BPSO proiektua), 2018tik mina balioesteko eta maneiatzeko jardunbide egokiak aplikatzeko egindako lanagatik.

Ordutik, aurrera egiten jarraitzen dute “Mina balioesteko eta maneiatzeko Praktika Kliniko Egokien Gidan” jasotako ebidentzian oinarritutako gomendioak ezartzeko. Mina faktore fisiologiko, psikologiko eta soziokulturalen elkarrekintzaren mende dagoen faktore konplexua eta faktore anitzekoa da.

Minaren prebalentzia handia osasun publikoko arazo larria da, eta eragin sakonak ditu adineko helduen osasunean eta bizi-kalitatean. Beraz, eraginkortasunez landu eta kontrolatu behar den arazoa da.