«Lagundu» aplikazioak administrazio-izapideak errazten dizkie Arabako ESIko langileei

Arabako ESIko langileei gogorarazten diegu «Lagundu» aplikazioaren bidez kudea ditzaketela langileen arloko informazio-eskaerak edo zalantzak
Urrian zehar, mezu elektroniko bat bidaliko da, aurten aplikazioa erabili duten profesionalei zuzendutako inkesta batekin, hobekuntza-arloak identifikatzeko. Inkesta ordenagailu korporatibo batetik osatu behar da.
2018ko maiatzaren 1etik, «Lagundu» aplikazioa Arabako ESIaren intranet-ean eskura dago, gure erakundeko profesionalek langileen arloko zalantzak argitzeko edo informazioa eskatzeko aukera izan dezaten, online bidez, Profesionalen Arretarako Unitateetara joan beharrik gabe.
Galdetegi bat betetzea bezain erraza da. Galdetegi hori Pertsonen Zuzendaritzako ataletan jasoko da, eta ahalik eta lasterren erantzungo dute, profesional bakoitzak aukeratutako bidea erabiliz: posta elektronikoa (Osakidetzakoa) edo telefonoa.
Gainera, aplikaziorako sarbidea errazteko, Arabako ESIaren Intranet-eko orri nagusiaren ezkerraldean «Lagundu» bannerra aurki dezakezue.
Datuak Babesteko Lege Organikoaren arabera, tresna hori ezin da erabili Osakidetzaren saretik kanpo dauden ordenagailuetatik. Beraz, Arabako ESIaren ordenagailuak erabili beharko dituzue «Lagundu» aplikazioan sartzeko.
*Aplikazio hau ez da erabili behar ziurtagirien, baimenen edo lizentzien eskaerak egiteko, ezta Pertsonen Zuzendaritzari zuzendutako erreklamazioak aurkezteko ere.
Aurrez aurreko arreta, orain arte bezala, Profesionalen Arretarako Unitatean ematen da (AUO Txagorritxuko 1. D solairuan eta AUO Santiagoko 2. C solairuan). Era berean, unitatean ordenagailu kioskoak aurki ditzakezue, Pertsonen Zuzendaritzarekin lotutako izapideak egin ahal izateko, honako ordutegi honetan:
7:45 – 10:30 | 12:30 -15:15
Pertsonen Zuzendaritza













