Category: Erizaintzako Zuzendaritza

Laster transfusio prozesuan segurtasun sistema bat ezarriko da Araba ESIn

Euskadiko Autonomia Erkidegoan, odola eta ehunak emateak eta odol-osagai, ehunak, zelula jasotzeak edo inplanteak egiteak eragiten dio urtean 100.000 pertsona baino gehiagori. Euskadin eta Araba ESIko zentroetan transfusioa jasotzen duten pertsonen kopuru handia kontuan hartuta, ezinbestekoa da pazientearen segurtasuna bermatzea transfusioaren prozesua osoan zehar. Hori dela eta laster transfusio prozesuan segurtasun sistema bat ezarriko da Araba ESIn.