Ebidentzian Oinarritutako Praktika (EOP) erizaintzan sustatzea
Osakidetza, Ostebarekin elkarlanean, erizainen artean ebidentzian oinarritutako praktika zabaltzeko eta sustatzeko estrategia bat prestatzen ari da.
Osakidetzako hainbat erakundetako, Prestakuntzako Zerbitzu Korporatiboko eta Erizaintzako Zuzendariordetzako profesionalak, Ostebarekin batera, erizainen artean gai horren gaineko sentsibilizazioa zabaltzeko lanean ari dira. Hala, ebidentzian oinarritutako praktikarekin lotutako baliabideak eta informazioa eskuragarri jarriko dizkigute eta ikerketatik praktikarako translazioa sustatuko dute.













