COVID-19 txertaketa-kanpaina hasten da Araba ESIn

Araba ESIn lan egiten duten profesionalentzat COVID-19 txertaketa-kanpaina atzo hasi zen
Atzo, urtarrilak 19, asteartea, 15:15ean, Araba ESIn lan egiten duten profesionalentzat COVID-19 txertaketa kanpaina hasi zen.
Txertaketa aldez aurretik hitzordua eskatuta egiten da, eta horretarako, profesionalekin telefonoz harremanetan jartzen ari gara.
Txertaketa-lekuak:
- AUO Santiago: -1 solairuan, Eguneko Ospitale zaharrean.
- AUO Txagorritxu: beheko solairuan, Jaioberrien Unitatearen ondoan.
Halaber, profesionalen eskura jarri da Prebentzioko Oinarrizko Unitateko 664206554 / 885554 telefono-zenbakia eta vacunacovidubp.osiarabaesi@osakidetza.eus posta elektronikoa txertaketa-prozesuari buruzko edozein zalantza argitzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu profesionalek txertaketa-kanpaina honetan parte hartzeagatik hartu duten konpromisoagatik; izan ere, erreferente bat baikara eta herritarrak gure portaera eredugarriaren zain baitaude.
Informazio gehiago nahi baduzu, Araba ESIko Intranet-ean kontsulta dezakezu.
Pertsonen Zuzendaritza













