Laguntza Emozionaleko Programaren bigarren fasea

Araba ESIk Laguntza Emozionaleko Programarekin jarraitzen du, pandemiaren hasieran hasitakoa, egoera horrek profesionalengan, pazienteengan eta senideengan sortzen duen eragina eta estresa gutxitzeko
Araba ESIk Laguntza Emozionalerako Programa bat abiarazi zuen 2020ko martxoan, COVID-19k eragindako pertsona-taldeei zuzenduta: pazienteak, senideak eta profesionalak.
Programak jardunean jarraitzen du, eta Psikiatra eta Psikologo Klinikoen talde batek osatzen du. Talde horrek arreta psikologikoa eta laguntza eskaintzen ditu COVID-19k zuzenean eragindako taldeetan gerta daitekeen inpaktu emozionalari erantzuteko.
COVID-19 pazienteak artatzen dituen edozein profesionalek eska dezake laguntza, modu anonimoan, bere ekimenez, bitarteko agintarien edo Lan Osasunaren bidez.
AUO Santiagon eta Lehen Mailako Arretan lan egiten duten profesionalek jo behar dute:
- Posta elektronikoa: RegulacionEmocionalCovid.osiaraba@osakidetza.eus
- Telefonoa: 682061217 (WhatsApp dauka)
AUO Txagorritxun lan egiten duten profesionalek jo behar dute:
- Posta elektronikoa: psicologiacovid.osiaraba@osakidetza.eus
- Telefonoak: 615774992 / 615774996 (WhatsApp dauka)
Pazienteen eta senideen kasuan, paziente bakoitzaren erreferentziazko profesionalek eskatuko dute laguntza.
Informazio gehiago nahi baduzu, Osakidetzaren Intranet-ean kontsulta dezakezu.













