Covid-19ren aurkako jarduketa erakunde sanitarioetako eta soziosanitarioetako profesionaletan

Covid-19k isolatutako langileek beren lanpostura itzuli aurretik, PCR negatiboa izan behar dute
Erakunde sanitarioetako, eremu pribatuko, publikoko eta soziosanitarioko langile guztien jarduera-prozedurak homogeneizatzen aurrera egiteko, Covid-19ko Batzorde Zuzendariak honako neurri hau hartu du: Covid-19k isolatutako profesionalak beren lanpostura itzuli aurretik PCR negatiboa izatea.
Garrantzitsua da azpimarratzea Osasun Ministerioak garatutako protokoloen aplikazioaren esparruan aldez aurretik hartu diren jarduera-irizpideak eta gure testuinguruan egin beharreko egokitzapenak zuzenak direla eta irizpide teknikoen araberakoak direla.
Hala ere, sor daitekeen aldakortasunaren aurrean, batzordeak uste du beharrezkoa dela profesionalei irizpide homogeneoa planteatzea eta sentsibilitate handiko gai batean beste balio bat ematen duten ekintzak txertatzea.
Egungo testuinguru aldakorrean, erabakiak unean uneko inguruabarretara egokitu behar ditugu, alderdi teknikoak antolamenduarekin eta pertsonen kudeaketarekin lotutako beste alderdi batzuekin osatuz.
Horregatik, Covid-19ko Batzorde Zuzendariak Osakidetzari eta haren erakundeei adierazi die adostutako neurria aplikatu behar dela: Covid-19k isolatutako langileek beren lanpostura itzuli aurretik PCR negatiboa izan behar dute.













