Datu pertsonal sanitarioak (III) | Informazio-eskubidea vs Baimen Informatua
Pertsonen Zuzendaritzak osasun-arloko datu pertsonalei dagokienez kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsu batzuk gogorarazi dizkigu
Datuak babesteko araudian aurreikusitako informazio-eskubidea eta osasun-arloko Baimen Informatua berdinak dira?
Ez, bi informazio-eskubide desberdin dira:
- Osasun-arloko Baimen Informatuak gorputzari buruzko esku-hartze inbaditzaile batzuk (miaketak, analisi klinikoak, biopsiak, ebakuntza kirurgikoak, sendaketak, tratamendu medikoak, etab.) egin behar dituzten pazienteen baimena jasotzeko betebeharra adierazten du. Paziente bakoitzari azaldu behar zaio zertan datzan jarduketa, hari, erabaki eta baimendu ahal izan dezan, men egin ala ez .
- Datu pertsonalak babesteko legediak aurreikusten duen informazio-eskubidea paziente guztien eskubidea da. Osasun-zentroek ez dute baimenik eskatu behar pazienteek ematen dizkieten datuak tratatzeko, baina beren datuak nola erabiliko dituzten azaldu behar diete.
Pertsonen Zuzendaritza














