Parte Hartu 2020 – TOP 5 proposamen onenen aurkezpena
Proposamen berritzaile horietako bi Araba ESIako profesionalek aurkeztuko dituzte
Ostiralean, ekainak 18, Parte Hartu Jardunaldiaren 4. edizioa egingo da “Parte hartu, orain inoiz baino gehiago” lelopean. Bertan, 2021eko urtarrilaren 22an egindako TOP 5 Parte Hartu Tailerrean hautatutako 5 proposamenak aurkeztuko dira.
Ekitaldia 8:45etik 12:00etara bitartean egingo da, formatu birtualean, eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Jakinsarearen bidez.
Jardunaldian, Araba ESIako bi profesionalek TOP 5 Parte Hartu 4. edizioko gainerako protagonistekin batera beren proposamena aurkeztuko diote Zuzendaritza Batzordeari:
- Lehentasunezko hizkuntza identifikazio-eskumuturretan, Zuzendaritza Nagusiko Eguzkiñe Gezuraga Barrena proposatutakoa.
- Cribado poblacional cáncer de cérvix, Araba ESIako Ane Pascual Díaz proposatutakoa.
- Preservar confidencialidad en volante analítica, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Mª José Zorrilla López proposatutakoa.
- Marcaje rápido de teléfono, Bilbo-Basurtuko ESIako Peter Tadorian Ramos proposatutakoa.
- Lagundu, Araba ESIako Kontxi Rodríguez Lapatza proposatutakoa.
4. edizio honetan, honako gerentzia hauek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea:
- Santa Marina Ospitalea: Itziar Larrea Arechabaleta.
- Tolosaldeko ESIa: Marisa Merino Hernández.
- Barakaldo-Sestaoko ESIa: Joseba Julen Ballesteros Zárraga.
- Debagoieneko ESIa: Luisa Díez Azurmendi.
- Bidasoko ESIa: José Manuel Ladrón De Guevara Portugal.
Gainera, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko arlo korporatiboetako arduradun nagusiek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak ere osatuko dute Zuzendaritza Batzordea.














