Osakidetzako ekipo informatikoak | Erabiltzaileen betebeharrak

Ekipo informatikoa aldi baterako uzten duen profesional orok saioa blokeatuta edo itxita utzi beharko du
Profesionalek, beren lana egiteko informatika-ekipamenduren bat badute, betebehar hauek izan beharko dituzte kontuan:
- Ordenagailu pertsonalak eta ordenagailu eramangarriak babestea eta erabiltzea erabiltzaileen ardura da edo, bestela, une jakin horretan erabiltzen ari denarena.
- Eskura dagoen informazioaren konfidentzialtasuna babestu behar da, baimenik gabeko errebelazioetatik edo bestelako manipulazio edo erabilera bidegabeetatik, informazioa edozein euskarritan dagoela ere.
- Profesional bakoitzak bermatuko du baimenik ez duten pertsonek ezin izango dutela ordenagailuan erakusten den informazioa ikusi, erabilera hori iraunkorra edo noizbehinkakoa izan arren. Horrek esan nahi du ekipo informatikoari konektatutako pantailek, inprimagailuek edo bestelako gailuek, ahal den guztietan, konfidentzialtasun hori bermatzen duten lekuetan egon behar dutela.
- Langileak informatika-ekipamendua aldi baterako uzten badu, saioa blokeatu beharko du gutxienez. Lanaldia amaitzean, sistemaren saioa erabat itxiko du. Saioa ezin bada itxi, informatika-ekipoa iraupen luzeko prozesuren bat egiten ari delako edo erabiltzaile anitzeko ekipoa delako, informazioa ikustea eragozten duen egoera batean utzi beharko da.
- Ekipo informatikoen disko lokaletan datu pertsonalak dituzten fitxategiak gordetzea saihestuko da. Horretarako, Informatika Zerbitzuari galdetuko zaio zerbitzariko zein toki babestutan gorde behar diren fitxategiak. Datu pertsonalak dituzten fitxategiak informatika-ekipoen disko lokaletan gordetzea ezinbestekoa denean; araudiaren arabera aplikatzekoak diren segurtasun-neurriak aplikatuko zaizkie.
- Erabiltzaileen ordenagailu pertsonaletan dauden datu pertsonalak dituzten fitxategi ofimatiko indibidualek fitxategi korporatiboen segurtasun-neurri berberak bete behar dituzte. Halaber, hala badagokio, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari (eta/edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoari) aitortu beharko zaizkio, eta Segurtasun-dokumentuan erregistratu. Ekintza horiek, hala badagokio, Segurtasun-arduradunarekin koordinatuko dira.













