Datu pertsonal sanitarioak (X) | Osasun-datuen tratamendua, lan-eremuan

Langileen Zuzendaritzak osasun-arloko datu pertsonalei dagokienez kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsu batzuk gogorarazi dizkigu

Laneko legeriak aitortzen du langileek eskubidea dutela babes eraginkorra izateko osasunaren eta laneko segurtasunaren esparruan. Era berean, ezartzen du ezarritako osasun- eta segurtasun-neurriak errespetatu behar dituztela beren lanean.

Nahitaezkoa al da enpresak eskaintzen dituen aldizkako mediku-azterketak egitea?

Berrikuspen horiek borondatezkoak dira, salbu eta lege batek nahitaez ezartzen badu, arrisku espezifikoak eta arriskugarritasun bereziko jarduerak babesteko. Halaber, nahitaezkoak izan daitezke langileen ordezkarien aurretiazko txostenarekin, ezinbestekoa bada lan-baldintzek langileen osasunean dituzten ondorioak ebaluatzeko, edo profesionalaren osasun-egoera bere buruarentzat, gainerako langileentzat edo enpresarekin zerikusia duten beste pertsona batzuentzat arriskutsua izan daitekeen egiaztatzeko.

Langileen Zuzendaritza