Deialdia | Arabako ESIko Asistentzialeko Batzordea

Arabako ESIko Etika Asistentzialeko Batzordeak (EAB) kide berriak behar ditu, batez ere, Lehen Mailako Arretarekin, Kirurgia-arloekin, Pediatriarekin eta Gizarte Langintzarekin lotutakoak

Arabako ESIko Etika Asistentzialeko Batzordea (EAB) berritu egingo da, eta, bere araudiaren arabera, kide berriak beharko ditu, bereziki, baina ez esklusiboki, Lehen Mailako Arretarekin, Kirurgia-arloekin, Pediatriarekin eta Gizarte Langintzarekin lotutakoak.

Gainera, honako hauek baloratuko dira:

  • Esperientzia Arabako ESIan.
  • Beste EAZ batzuetako kide izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Eztabaida-esperientzia.

Arabako ESIko Etika Asistentzialeko Batzordea hilero biltzen da, hileko bigarren asteazkenean, 15:30etik 17:30era nahiz eta noizean behin ezohiko bilerak egin beharko diren aurrez aurre edo bideokonferentziaz.

Hauek dira funtzio nagusiak:

  • Esku-hartzaileen artean (osasun-profesionalak, erabiltzaileak/senideak eta erakundeak) gatazka etikoak sortzen dituzten egoeretan erabaki klinikoaren prozesua aztertzea, aholkatzea eta erraztea.
  • Erakundeari jarduera-protokoloak proposatzea gatazka etikoak sortzen diren egoeretarako, behin eta berriz edo noizbehinka aurkezten direnak.
  • Kasu zehatzetan txostenak eta gomendioak egitea.
  • Arabako ESIko profesionalen eta, bereziki, batzordeko kideen prestakuntza bioetikoan laguntzea.

Parte hartu nahi baduzu, eskabide hau bete beharko duzu:

Eskabidea