Deialdia: “Paula Ruiz de Gordoa Körner III. saria”

2016ko abenduan Irakaskuntza Batzordeak erabaki zuen egoiliarren jarduerarik onenerentzako ikerkuntza sari bat sortzea
Sari hau Ikerkuntzako Batzordearekin adostua dago aurretik: Batzorde horrek izangaiak izendatu eta saritua hautatzeko lanak berrikusten ditu. Araba ESIko Prestakuntza sanitario espezializatuko egoiliar guztiei zuzenduta (BAME, BAEE, BAPE, BAFE…) dago.
2016an zendu zen Paula Ruiz de Gordoa Körner Hematologiako egoliarraren omenez sortutakoa, eta horrexegatik sari horrek haren izena darama.
Irakaskuntza Batzordearen helburua da espezialitate guztietako egoiliarren ikerkuntza bultzatzeaz gain, lehentasun handikoa den lan arlo horri ikusgarritasuna ematea.
Saria, maiatzaren 29an, Egoiliarren Harrera Jardunaldian banatuko da eta 500 euroko diru-aurrekontua izango du egoilarraren prestakuntzari begira, hain zuzen ere.
Aurtengo deialdia iazkoa eta aurrenekoa bezain arrakastatsua izatea espero dugu.
Guztiok aurkeztera animatzen zaituztegu, baita iaz aurkeztu zinetenei ere. Horretarako, docenciamedica.hospitalhua@osakidetza.eus helbide elektronikora hurrengo informazioa bidaltzeko eskatzen dizuegu:
- Parte hartu duzuen artikuluen berri, aldizkariaren datuak eta honen oihartzuna.
- Kongresuetako hitzaldiak edo komunikazioak, posterrak, eta aurkezpen-tokia, eta abar (bertakoa, nazionala, nazioartekoa).
- Sariak, saririk lortuz gero (badakigu hainbat egoiliarrek jada egina dutela).
- Parte hartzen ari zareten ikerkuntza-proiektuak, bekak…
- Bestelako meritu batzuk.
Dokumentazioa jasotzeko azken eguna izango da maiatzaren 6a, astelehena (8:00etan).
Parte hartzera animatzen zaituztegu. Sari bat beti da pozteko arrazoia eta gure ibilbide profesionalerako laguntza, baina guzti horren gainetik, Paulari egin diezaiokegun omenaldirik handiena dela uste dugu.
Irakaskaskuntza Batzordea













