Pertsonen gogobetetasun maila | Inkesta

Galdera-sortaren helburua zenbait gairi buruz duzun gogobetetasun-maila ezagutzea da, adibidez, prestakuntza, lan-baldintzen jakinarazpena, antolakuntza, etab.

Animatzen zaitugu prozesuan aktiboki parte hartzeko, pertsona guztien kolaborazioak aukera emango digulako etorkizuneko hobekuntza-ekintzak erakundean dauden benetako beharretara zuzentzeko.

Bildutako informazioa norberaren nortasuna ezkutuan edukiz tratatuko da, erantzunak isilpean gorderik.

Guztiz osatzeko, gutxi gorabehera 15 minutu beharko dituzu.

Une batean inkesta egiteari utzi behar badiozu sakatu berriro ‘Satisfacción Personas’ helbidetik bidalitako postan erantsitako loturan, eta berriro itzuliko zara galdera-sortara. Ez duzu lehen sartutakoa berriro sartu beharko. Inkesta beste gailu batean egin nahi baduzu (esate baterako, zure ordenagailu pertsonala, tableta, iPad-a edo antzeko beste edozein), kopiatu esteka edo bidali posta elektronikoko kontu pertsonalera bertatik sartu ahal izateko.

Inkesta betetzen ari zarenean edozein zalantza baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan gure taldearekin satisfaccion.personas@adimen.es helbidean.