Desconexio digitala

Langileen Batzordearekin adostutako akordioa, laneko barne-harremanetan deskonexio digitala egiteko asmoari buruzkoa
Lana eta familia bateragarri egiteko neurrien esparruan, eta Arabako ESIko Langileen Batzordearekin lortutako akordioarekin bat etorriz, adostutako testua zabaldu da, Arabako ESIan DESKONEXIO DIGITALA egiteko asmoz, Unitate eta Zerbitzu bakoitzeko arduradunen eta lantalde horietako bakoitzeko plantilla osatzen duten profesionalen arteko lan-harremanei dagokienez:
Indarrean dagoen legeria aplikatuz, posta elektroniko korporatiboa eta denborak kudeatzeko tresna digital korporatiboak (Osakidetzakoa) izango dira, lehentasunez, Arabako ESIko langileen eta agintarien arteko komunikazio profesionalerako bitarteko ofizialak, bai lanpostua betetzeari, bai lan-denborei zein prestazio profesionalari buruzko legezko betebeharrak antolatzeari buruzko harremanetan.
Bi aldeen arteko ahozko komunikazioa berehala erabiliko da laneko inguruabarrek hala eskatzen dutenean. Ondoren, edo karteldegien sistemako erregistroetan edo, sistema hori korporazioan aldatzen bada, dagokion tokian jasoko da.
Harremanetarako eta mezularitzako beste modalitate digital batzuk, hala nola WhatsApp, Telegram eta antzekoak, ez daude komunikabide ofizial gisa jasota.
Pertsonen zuzendaritza













