Donazioa eta zainketak bizitzaren amaieran ikastaroa

Datorren maiatzaren 31n, 9:00etatik 18:00etara, ‘Donazioa eta zainketak bizitzaren amaieran ikastaroa’ emango da Gasteizko Villa Suso Jauregian (Martín de Salinas aretoan)

Izena emateko azken eguna 2022ko maiatzaren 11 da

Aurrez aurre emango den ikastaro hau Euskadiko Transplanteen Koordinazio Orokorrak eta Arabako ESIko Medikuntza eta Zainketa Intentsiboetako Kudeaketa Klinikoko Unitateak antolatzen dute, eta organo-emaile posibleak hautematen dituzten medikuntzako eta erizaintzako langileei zuzenduta dago.

Helburua da Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu eta unitate guztien inplikazioa transmititzea organoak eta ehunak emateko prozesuaren optimizazioan.

Bertaratze-ziurtagiria bidaliko zaie izena ematen duten pertsonei, inskripzio hori onartzen zaienei eta gutxienez % 80ko bertaratzea betetzen dutenei.