Dosifikazio-Sistema Pertsonalizatuak (DSP) farmazia komunitarioan programa

Helburua da atxikidura terapeutikoa hobetzea, dosifikazio-sistema pertsonalizatua zabalduz

Arabako ESIak, Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan, hezkuntza indartzeko ekimen bat jarri du abian, medikazio kronikoa duten pertsonen tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko, batez ere biztanleria polimedikatuaren kasuan.

Helburu horrekin, Dosifikazio Sistema Pertsonalizatuari (DSP) buruzko informazio-materiala zabaltzen dugu, lurraldeko farmazia komunitario ugaritan prestatzen eta banatzen den gailua. Kasu jakin batzuetan, zerbitzua doakoa izan daiteke ezarritako baldintzak betetzen dituztenentzat.

Materialak — posterra eta triptikoa — DSPa ezagutaraztea, errazago ulertzea eta medikazioaren erabilera egokia sustatzea du helburu, segurtasuna eta atxikidura terapeutikoa hobetzen lagunduz.

Eskerrik asko material hau kontsultetan eta osasun-zentroetan informazio-laguntza gisa erabiltzeagatik, batez ere tratamendu kronikoan dauden pazienteekin eta agindutako farmako ugari dituztenekin, egoki irizten zaionean material hori errazago zabaldu eta entregatzeko.

Arabako ESIko Arreta Integratuko Zuzendaritza