EAEn berriz ezartzea Difteria-Tetanos-Tosferina azelularrari aurre egiteko karga baxuko txertoa (dTpa)
2015eko irailean, difteria-tetanos-tosferinari aurre egiteko karga baxuko txertoa (dTpa) hornitzeko arazoak izan ziren. Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordeari kontsulta egin ostean, Osasun Sailak erabaki zuen EAEko txertoen egutegia behin-behinean aldatzea, erabilgarri zegoen txertoa optimizatu ahal izateko.
Hots, erabilgarri zeuden dTpa txertoak haurdun zeuden emakumeei jarri zitzaizkien, jaioberriak tosferinatik babesteko, eta EAEko txertoen egutegiaren arabera 6 urteko umeek hartu behar zuten dTpa txertoaren oroitzapen-dosia atzeratu egin zen harik etabehar beste txerto eduki arte.
dTpa txertoaren kopuru urria eragin zuten arazoak konpondu dira, eta datozen asteetan txerto horren hornidura normalizatua berrezarriko da EAEko txertoen programan.
Horrenbestez, 2017ko apirilaren 1etik aurrera difteria-tetanos-tosferina azelularraren (dTpa) txertoa sartuko da EAEko txertoen egutegian. Honako hau ezarri da:
- urtean jaio ziren umeak: txertoa jarri ezin izan bazuten, 6 urteko umeak txertatzeko lurralde bakoitzean ezarrita dauden ohiko bideak jarraituko dira. Horretarako, gurasoak osasun zentrora joan behar dira eta, han, txertoak jartzeko zein prozedura ezarri den galdetu beharko dute.
- urtean jaio ziren umeak: ikastetxeetan emango zaie txertoa 2016-17 ikasturtean zehar, eskola-txertaketarako ezarri den prozedura betez.
- urtean jaio ziren umeak: 2017. urtean jarri behar dute txertoa, beraz, umeak txertatzeko lurralde bakoitzean ezarrita dauden ohiko bideak jarraituko dira.













