Osagaiz osasun arloko zientzia aldizkariaren aurkezpena

Osagaiz osasun alorreko aldizkari zientifikoa da, medikuntzan, erizaintzan, farmazian eta osasun arloarekin lotuta dauden gainerako zientzietan bilgunea izateko. Bertan arlo horietan egiten diren ikerketek, lanek, errebisioek eta bestelako artikuluek izango dute lekua.

Aldizkaria online euskarrian eskainiko da Open Journal System plataformaren bidez eta urtean bi ale argitaratuko dira. Aldizkaria Osagaiz helbidean egongo da eskuragarri.

Osagaiz bi erakundek bultzatutako proiektua da: Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) batetik eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) bestetik.

Osasun arloan egiten diren ikerketak ezagutzera emateko erakusleiho bat izan nahi du, osasunarekin lotura duten Euskal Herriko profesionalentzako bilgune bat. Bestalde, osasun alorreko terminologia garatzeko eta euskara sustatzeko tresna izango da.

Osagaiz osasun alorreko profesionalei zuzenduta egongo da. Beraz, ez da erabat dibulgaziozkoa izango baina bai edozein espezialitateko profesionalek gaiak jarraitzeko modukoa.

Aldizkaria irekita dago bertan parte hartu nahi dutenei babesle, laguntzaile zein artikulu egile moduan. Aldizkariari buruzko informazio gehiago Osagaiz helbidean aurkituko duzue.

Artikuluak bidaltzeko:

www.osagaiz.eus edo info@osagaiz.eus

Harremanetarako bideak:

info@osagaiz.eus

944 00 11 33 (OEEko idazkaritza)

Osagaiz aldizkariaren lehen alearako artikuluak bidaltzeko epea irekita dago 2017ko martxoaren 15ra arte.