EHUk osasun-arloko profesionalentzako prestakuntza-eskaintza zabaldu du, bi mikrokredentzial berrirekin

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) komunikazio terapeutikoan eta ariketa fisikoari aplikatutako nutrizioan oinarritutako etengabeko prestakuntzako bi ikastarotan izena emateko epea ireki du

Esparru soziosanitarioan eta kirol-eremuan eguneratzeko eskaerei erantzuteko, EHUk unibertsitateko bi mikrokredentzial berri eskaintzen ditu, iraupen laburrekoak, jardunean dauden profesionalei eta sektoreko unibertsitate-tituludunei zuzenduta.

Alde batetik, “Escucha empática y habilidades de acompañamiento en la intervención para la mejora de la salud” (1,6 ECTS) mikrokredentziala medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, fisioterapiako, gizarte-laneko eta jarduera fisikoaren zientzietako profesionalentzat da. Programak motibazio-elkarrizketaren erabilera praktikoa, mindfulness bidezko erregulazio emozionala eta pertsonarengan oinarritutako komunikazioa jorratzen ditu. Modalitate hibridoan emango da (aurrez aurre Gasteizen edo online streaming bidez) 2026ko azarotik 2027ko urtarrilera bitartean, izen-ematea egiteko epea 2026ko azaroaren 2tik 14ra bitartera izango da.

Bestalde, “Ariketa fisikorako eta bizi ohitura osasungarrien sustapenerako ebidentzian oinarritutako nutrizioa” mikrokredentzialak (1,2 ECTS) jarduera fisikoko, kiroleko eta osasuneko profesionalen ezagutzak eguneratzea du helburu elikaduraren, gaixotasun kronikoen prebentzioaren eta errendimenduaren arteko erlazioari dagokionez. Prestakuntza osorik online egingo da 2026ko azarotik 2027ko otsailera bitartean, eta izena emateko epea 2026ko irailaren 1etik urriaren 28ra arte egongo da zabalik.

Bi unibertsitate-espezializazioek plaza mugatuak eta EHUren ziurtagiri ofizialak dituzte.

Informazio gehiago: