EHUko Uda Ikastaroak: “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa”
Maiatzaren 10etik irailaren 14ra “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV /EHUko Uda Ikastaroen XXXV edizioaren barruan.
Ziklo horri Osakidetzak diru-laguntza emango dio, UPV /EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin egindako hitzarmen baten bidez. Gaiari dagokionez, zabala eta anitza izango da profesional sanitarioen prestakuntza eta eguneratzeari begira antolatu den zeharkako ziklo hau, eta 16 ikastaro ditu.
Izena emateko epea zabalik
2016ko apirilaren 11tik aurrera
Osakidetzako profesionalentzako diru-laguntza
Osakidetzako profesionalek “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza zikloko edozein jardueratan parte hartu nahi izanez gero, %75 izango da matrikulan aplikatutako deskontuaren onura, “Salud digital: mejorando la atención integrada” eta “VI Simposio Internacional / V International Symposium – Avances en Cáncer Oral / Advances in Oral Cancer” kongresuetan izan ezik. Hauetan, murrizpena desberdina da matrikula egiteko atalean adierazten den bezala.
Deskonturako eskubidea izateko, norberaren zerbitzu-erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzak sinatu eta zigilatu beharko du inskripzio-orria eta UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundaziora bidali beharko du.
Matrikula
a) Aurten matrikula online egiteko aukera izango da, UPV/EHUko Uda Ikastaroen aplikazioaren bidez. Izen emate prozesuan agertzen den orria inprimatu beharko da Pertsonaleko Zuzendaritzak sinatu eta zigilatu ahal izateko. Ondoren aplikazio horren bitartez bidali beharko da.
b) Nabigatzaileak web-orriaren bistaratze zuzena baimentzen ez duen kasu haietarako (Explorer nabigatzailearentzat optimizatutako orrialdea, 8.0 ondorengo bertsioa), zikloaren egitaraua eta matrikularen inprimakia, betetzeko eta inprimatzeko, hurrengo esteketan daude:
Kasu honetan inskripzio inprimakia, Pertsonaleko Zuzendaritzak sinatu eta zigilatuta Uda Ikastaroetara bidaliko da. Eposta bidez (ikaslegoa@uik.eus) edo posta arruntaz: UPV/EHUko Uda Ikastaroak – Miramar Jauregia – Mirakontxa Pasealekua, 48 – 20007 Donostia / San Sebastián
Informazio gehiago
UPV/EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritza; @: info@uik.eus; T: 943 219511













