Araba ESIk Intranet berri bat izango du
Gaur, maiatzak 25a, abian jarri da Araba ESIko profesional guztion eskura dagoen komunikaziorako tresna berri bat
Alegia, intranet indartsu eta zabal horrek jasoko du Araba lurraldeko osasun arloko informazio erabilgarria. Arlo guztiei buruzko edukiak aurkitu ditzakezu bertan:giza baliabideak, ekonomiako baliabideak, arretakoak, batzordeak, ikerkuntza,…
Intranet berriak gura du izan langile guztion eskura dagoen komunikatzeko bide bat. Hori dela eta, animatu nahi zaituztegu erabiltzera eta baita zuen iritziz interesgarriak izan daitezkeen ekarpenak egitera ere. Araba ESIrentzat garrantzitsua eta beharrezkoa da parte hartzea zuen taldean edo orokorrean artikuluak eta berriak (teknika berriak, sariak, ekitaldiak eta abar) zabaltzean.
Hori guztia, informazioa ahalik eta osoen, benetako eta eguneratuena izan dezazuen. Gure helburua da zuek gure erakundean egiten den guztiari buruzko informazioa izatea.













