EITB Maratoia COVID-19ren aurka

Aurten ere abian da EITB Maratoiaren ekimena, COVID-19ri eskainia, zeinaren bilketa osoa gaixotasun horren aurkako ikerketara eta borrokara bideratuko da
Abenduaren 17an egingo da EITB Maratoiaren 21. edizioa. Aurten guztiok gara horren eragile, eta erronka da euskal gizarte osoaren sentimendua adierazteko bertso handi bat egitea, denok koronabirusaren aurka batuko gaituen bertso bat, kate baten itxurakoa.
Bertso kateak hasierako bertso saio bat du, Bob Marley-ren “No woman, no cry” abestiaren doinuarekin sei bertsolarik sortua. Emaitza “Ez negar egin, gu elkarrekin”abestia da.
- “Ez negar egin, gu elkarrekin” letra kantatu edo errezitatu daiteke eta bideoa eitb.eus-era igotzeko aukera dago. Bertso berri bat ere sor dezakezue, gero webgunean partekatzeko edo bideo batean kantatzeko.
- Bestalde, bertso berri bat sor daiteke hasierako bertso horretatik abiatuta. Horretarako, Bertso Katea izeneko web tresna bat prestatu da. Tresna honek errimak proposatzen ditu, silabak kontatzen ditu eta zuen ekarpena webgunetik zuzenean partekatzeko eta argitaratzeko aukera ematen du. Bertso berri bat sortuz gero (tresnaren laguntzarekin edo gabe), abesteko eta bideoa eitb.eus-era igotzeko aukera ere baduzue.
Iaz bezala, bideoak igo ahal izateko atal bat prestatu du eitb.eus-ek. Inprimakia “Zure bertsiorik onena” atalean dago eskuragarri.
Araba ESIko langile guztiak animatu nahi ditugu iaz arrakasta handia izan zuen ‘Zure bertsiorik onena’ ekimenean parte hartzera. Ekimen horretan parte hartu zenuten askok, eta, zalantzarik gabe, edizioak arrakasta izan zuen.













