Parte hartu BRACE azterlanean

Osasun-langileak bilatzen dira BCG txertoak immunitate-sistema indartzeko eta COVID-19 sintoma okerrenen aurka babesteko gai den ikertzen duen azterlan honetan parte hartzeko
Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuak eta Biocruces Bizkaia zentroak nazioarteko saiakuntza kliniko bat abiarazi dute, hots, BRACE azterlana, osasun-alorreko langileei zuzendua -medikuntzako eta erizaintzako ikasleak barne- tuberkulosiaren aurkako txertoak (BCG) SARS-CoV-2agatiko infekzioak eragindako gaixotze- eta heriotza-tasetan izan ditzakeen ondorioak baloratze aldera.
COVID-19ren infekzioa prebenitzeko txerto espezifiko baten zain, tuberkulosiaren aurkako txertoak, gaixotasun horren aurkako immunitate espezifikoa sortzeaz gain, arnaseko infekzio birikoak eta bakterianoak ere prebenitzen dituen immunitate entrenatua sortzeko gai dela ikusi da. Datu batzuek adierazten dute SARS-COV-2ren infekzioaren intzidentzia eta larritasuna gutxitu egin daitezkeela.
- Telefonoa: 946182612
- Secretaria.InfecciososCruces@osakidetza.eus
Animatu eta hartu parte!













