Erabat debekatuta dago sarbide-gakoak partekatzea

Arabako ESIako Zuzendaritzak gogorarazi behar du nahitaez errespetatu behar direla HKD-etan intimitaterako oinarrizko eskubideari buruz jasotako datuak, eta guztiok izango garela gure jardueraren erantzule
Historia Kliniko Digitalaren (HKD) helburua da herritarrei eta osasun-profesionalei bermatzea paziente bakoitzaren osasun-arretarako dokumentazio kliniko garrantzitsuena eskura izango dutela. HKD-eko datuen konfidentzialtasuna bermatzen da, profesional sanitarioen sarbidearen kasuan, ziurtagiri elektroniko bidezko identifikazioaren eta autentifikazioaren bidez.
Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 8/2014 Jarraibideak arautzen ditu historia klinikoetarako sarbide baimenduak.
Laugarren jarraibideko 2. puntuak berariaz jasotzen du honako hau: “Erabat debekatuta dago langileek ekipo informatikoetarako sarbide-gakoak partekatzea, bai eta profesionalak behar bezala identifikatzea zailtzen duten gako orokorrak erabiltzea ere. Baimendutakoak ez diren pertsonek ekipo horiek behar ez bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduera horiek, edo aurreikusitako helburuetarako ez direnek, egitateetan parte hartu duten guztiei diziplina-espediente bat edo beste mota bateko espediente bat irekitzea eragiten dute, nahiz eta arau-haustea izan”.
Arabako ESIako Zuzendaritzak gogorarazi behar du nahitaez errespetatu behar direla HKD-etan intimitaterako oinarrizko eskubideari buruz jasotako datuak, eta guztiok izango garela gure jardueraren erantzule.
Ekipo informatikoak gaizki erabil daitezkeenez, gakoak edo pasahitzak partekatuta erabil daitezkeenez edo laga daitezkeenez, arau hori gogorarazi behar dugu, eta ohartarazi behar dugu ondorio larriak dakartzala datu pertsonaletarako sarbidearen identifikazio eta erabilera zuzena eta pertsonala ez betetzeak.
Egindako sarrera guztiak erregistratuta geratzen dira, eta paziente bakoitzak ikuskatu edo ezagut ditzake. Paziente horrek eskubidea du egindako sarbideak ezagutzeko eta sarbide horiei buruzko ikerketa eskatzeko.
Erantzukizunagatik, profesionaltasunagatik eta pazienteekiko errespetuagatik, jokabide profesionala aipatutako araudira egokitu behar da.
Datu pertsonalak behar ez bezala erabiltzeari eta atzitzeari dagokionez, jokabide desegokiaren ondorio larriek prozesu penalak edo diziplinazkoak irekitzea ekar diezaiekete profesionalei, edo beste ondorio batzuk erakunderako. Horiek saihestu egin behar dira, gure eskubideez eta betebeharrez jabetuta, eta behar ez bezala erabiltzeko arrisku oro saihestuta.
Arabako ESIako Zuzendaritza













