2021eko Gogobetetze Inkesten emaitza pozgarriak

Urtero bezala, zuen iritzia jakiteko eta hobekuntza-arlo berriak antzemateko, gure harrera prozesua, agurra prozesua, «Lagundu» aplikazio informatikoaren erabilera eta euskararen kudeaketa-prozedurak baloratzeko eskatu dizuegu

Iazko emaitzekiko konparazioa erakusteaz gain, zuen iradokizunak gure lana gero eta eraginkorrago eta pertsonalizatuago egiteko zein baliagarriak diren jakinarazi nahi dizuegu.

Lortutako emaitzak pozgarriak dira, eta pozten gaitu zuen itxaropenak zentzuz bete izanak, egunero planteatzen dizkiguzuen arazoak konponduz.

INKESTA MOTA

2020

2021

Langile berriei harrera egiteko prozesua 7,00 7,74
Erretiroa hartzen duten langileei agurtzeko prozesua 8,53 9,35
«Lagundu» aplikazio informatikoaren erabilera 8,43 8,35
Euskararen kudeaketa gure erakundean 5,4 5,24

* 0a da baliorik baxuena eta 10a altuena.

Pertsonen Zerbitzutik benetan eskerrak ematen dizkizuegu zuen balorazioagatik eta jai zoriontsuak eta gure desiorik onenak opa nahi dizkizuegu 2022 urterako.

Pertsonen Zuzendaritza