“Erizain Open Space”-ren II. Edizioa Araba ESIn

Azaroaren 13 eta 20an burutu zen edizio honetako  jardunaldiak “Araba ESIko Erizaintza Zuzendaritzako profesionalen lidergoa” izenburua izan du eta eta bertan parte hartu zuten tarteko agintariek zein Ospitaleko eta Lehen Mailako Arretako proiektuetan lidergoa duten profesionalek

Aurretik bidalitako lidergo emaitzen inkestak oinarri izan ziren topaketako eztabaida eta ika-mikarako; bertan gure erakundeko profesionalek bitartekari lanak egin zituzten horretarako antolatu ziren bost mahaietan. Azaroko 13ko lan jardunean bitarteko 27 agintari bildu ziren eta azaroaren 20an, erakundeko proiektuen 24 lider.

Erizaintzako Zuzendaritzak atxikitako profesionalek inkesta bat jaso zuten; bertan Araba ESIko lan talde edo proiektuetan zuten parte hartzearen inguruan galdetzen zitzaien eta gainbegirale lanpostu bat izateko izan zezaketen interesaren inguruan. Azken honen erantzuna ezezkoa bazen, arrazoiak azaltzea eskatzen zitzaien. Baiezkoa erantzuten zutenetan edo jada rol hori betetzen ari baziren, lidergoaren  autoebaluziorako galdetegi bat erantzutera gonbidatzen zitzaien RNAO gidan oinarrituta “ Erizaintzan liderazgoa mantentzea eta garatzea, bigarren edizioa.

Inkesta Araba ESIko 270 profesionalek erantzun zuten, %10 gutxiagora behera eta aurreko urtekoa baino zertxobait handiagoa. Bertan Erizaintzako langileek, erizaintzako laguntza zaintzaren langile teknikoek, fisioterapeutek eta langile teknikariek, LMTko zein Ospitale Arretakoek parte hartu zuten.

Emaitzen arabera, 270 profesional horietatik 99k aukera emanez gero, aginte postua betetzeko prest egongo lirateke. Bestalde,  137 langilek erantzun zuten  postu horiek ez zituztela beteko erantzun zuten. Azalpen nagusia izan zen gaitasun-formazio falta izan zen.

Lidergoaren autoebaluzioak agerian utzi zuen gainbegirale izateko prest zeuden gainbegirale zein profesionalak lidergo eraldatzaile batekin identifikatzen zirela eta lidergo on baten praktikako kasu gehienetan  positiboki autoebaluatzen direnak. Puntuazioa txikiagoa zutenak Erizain Open Spaceren II.edizioan tratatu ziren.

  1. Gatazkak modu eraginkorrean kudeatzen ditut
  2. Ezagutzen zabalkuntzan, trukean eta garapenean parte hartze zabala laguntzen duten praktika eta arauak sustatu
  3. Aprendizaia laguntzeko beharrezko diren formazio, informazio eta baliabide teknikoak eskaintzen ditut
  4. Antolakuntza aldaketak eta prozesuen jarraipen erako mekanismoak ezartzen ditut
  5. Beste lankide batzuekin bat nator aldaketa eta hobekuntza ikuspegiarekin
  6. Aldaketaren birdiseinu, diseinu eta planifikazioan beste batzuk ere murgiltzen ditut
  7. Taldearekin komunikazio mekanismoak, aldaketa prozesua irauten duen bitartean birdiseinoa eta ebaluazioa txertatu eta garatzen ditut.
  8. Arazoak ebasteko eta erabakiak hartzeko ikuspegi ezberdinak txertatu eta berrikusten ditut.
  9. Lehenetsitako ekimenetan aurreratzeko estrategiak erabiltzen ditut,  beste ikuspegi eta ekimen batzuk errespetatzen ditudan eta mantentzen ditudan bitartean.
  10. Gatazkak aztertu eta kudeaketa orekatua bilatzen dut behar eta eskura ditudan baliabideen artean.

Erizain Open Space II.edizio honen emaitzak laster aurkeztuko dira.

Hasiera batean, bertaratu bakoitzak lehentasuna eman zien, inkestan puntuazio txikiena jaso zuten 10 itemen artean, Lider eraldatzaile bihurtzeko landu beharreko 5 konpetentziei, eta duten eraginaren arabera eta egikaritza erraztasunari arabera antolatu  zituzten. Horrezaz gain, konpetentzia hauek euren jardunetan nola eragiten zuten aztertu zuten, zeintzuk egon zitezkeen euren esku lantzea eta hausnartu  nola ikusten zuten erakundeak horien garapenean lagundu zezaketela. Azkenik, zerrendatu zituzten lider eraldatzaileen balizko errekonozimendu moduak

Bi lan jardunaldiak gidatu zituzten Daniel Gurbindok, berrikuntza Erreferentea, Erika-Vitoria, kalitate unitateko teknikaria, David Miguelek, ikerketa eta irakaskuntzako erizain ondokoa, eta Estibalitz Cristobalek, Ikerketako gainbegiralea.

Nerea Gutierrezek, Araba ESIko erizaintza Zuzendariak eman zion itxiera topaketari, Erizaintza Zuzendaritzako langile eta lidergoari buruzko hitzaldi batekin.