Erizainentzako eta erizain laguntzaileentzako gidak

Erizaina edo erizain laguntzailea bazara Emakumeen arretarako gida eta Familia komunitateko erizaintza gida har ditzakezu AUO Santiagoko edo AUO Txagorritxuko liburutegietan ekainaren 9tik aurrera

Osakidetzako profesionalok euskaraz lan egiteko bi elkarrizketa gidaliburu berri ditugu eskura: Etxeko ospitalizazioa lantzen du batek eta Emakumeen arreta besteak. Hizkuntza normalizazioaren prozesuan, aspaldi ekin zion Osakidetzak hainbat arlo profesionaletako euskarazko eskuliburuak argitaratzeari; beraz, iraupen luzeko proiektu bati segida ematen zaio ekimen honekin.

Bi gidaliburuak euskarri fisikoan argitaratu dira, eta zerbitzu erakunde guztietara bidali dira Emakumeen arretarako gida zein 2023 urtean publikatutako Familia eta komunitateko erizaintza gida zabalkundea egiteko eta langile guztien esku uzteko. Horrez gain, intraneteko Euskara atalean orain arte argitaratu diren gidaliburu guztien bertsio digitalak dituzue eskuragai. 

Eskuliburu berrietan aurreko gidaliburuen egitura mantentzen da: batetik, pazienteekiko harremanetan gehien errepikatzen diren ekintza komunikatiboen adibideak daude, eta bestetik, arlo profesionaleko oinarrizko hiztegia. Horrez gain, hizkuntza erabiltzeko irizpideak eta hainbat baliabide jasotzen dira. Testuak idazteko, ezinbestekoa izan da bi arloetako profesionalen lankidetza.

Erizaina edo erizain laguntzailea bazara, zure egunerokotasunean lagungarria izango zaizkizun Emakumeen arretarako gida zein Familia eta komunitateko erizaintza gida har ditzakezu. AUO Santiagoko edo AUO Txagorritxuko liburutegietan izango dituzu eskuragai. Etxeko ospitalizazio gida, aldiz, zuzenean bidaliko zaie gainbegiraleei. Animatu, eta jaso gidak ekainaren 9tik aurrera. Ez ahaztu zure izen-abizenak jartzea eta non lan egiten duzun zehaztea liburuen jarraipena egiteko.