Erregistro Zentraleko Ziurtagiri Negatiboa (sexu-delitugileak)
Profesional guztiei eskatzen zaie nahi duten hautaketa egiteko
Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren ekainaren 8ko 2/2016 Instrukzioak ezartzen duenez, eremu subjektiboan aipatutako erakundeek (Osakidetza, besteak beste) identifikatu egingo dituzte adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duten lanpostuak, ziurtagiri negatibo horren betekizuna definituta gera dadin eta ukitutako lanpostuen betekizun gisa sar dadin.
Osakidetzak ezarri duenez, bere lanpostu guztiak adingabeekin harremanetan jar daitezke, eta, beraz, ezinbestekoa da ezezko ziurtagiria izatea lanpostu guztietan, Zuzendaritza Nagusian izan ezik.
Hori dela eta, araudia betetzen dela ziurtatzeko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia SMS bat eta/edo mezu elektroniko bat bidaltzen ari zaie jardunean dauden langile guztiei eta kontratu berri guztiei, OSAKIDETZAKOAren bidez honako aukera hauek egin ditzaten:















