Ziurtagiri bat emango zaie Itzulbide proiektuan parte hartu duten profesionalei

Itzulbide da osasun-txostenen itzulpen automatiko neuronala osatzeko proiektua eta 2019an hasi zuen bere ibilbidea

Itzulbide elkarlanerako egitasmo bat da testu klinikoen itzulpen automatikoetarako motor bat garatzeko Osakidetza eta UPV/EHUko Informatika Fakultatearen artekoa, erakunde sanitario integratu guztien laguntzarekin.

Araba ESIak bat egin zuen egitasmo horrekin eta Zuzendaritzak zein Euskara Zerbitzuak sustatu zuten. Egitasmoak hiru fase ditu: lehena, pertsona boluntarioen bilaketa testu klinikoaren korpus paraleloa lortzeko; bigarrena, egiaztatzea eta itzulpen motorraren zuzenketa eta froga; eta azken fasean, Osakidetzaren erreminten sistemen inplantazioa egingo da.

Sare neuronaletan oinarritutako itzulpen sistemek testu natural oso zabaleko korpusa behar dute izan hizkuntza batetik besterako itzulpen automatikoa egiteko. Horrexegatik, nahitaezkoa da langile elebidunen elkarlanaz baliatzea, denbora tarte batean testu naturalen korpus elebiduna bilduko dutenak, behar beharrezkoa dena itzulpen sistema entrenatzeko.

Orain, proiektu honetan lan egin duten langileei euren lana eskertzeko unea iritsi da eta horregatik Euskara zerbitzu korporatiboak ziurtagiria egin die gutxieneko korpus kopurua gainditu duten profesionalei. Araba ESIan honako hauek dira ziurtagiria jasoko duten pertsonak:

  • Ekiñe Zorrilla Amirola
  • Oihana Juaristi Astiazaran
  • Jone Sagasta Urrutia
  • Ramón Arrizabalaga Guereñu
  • Egoitz Tolosa Eizaguirre
  • Olatz Rodríguez de Yurre Guirau
  • Goiatz Baltziskueta Florez
  • Galder Naberan Oinarteetxebarria
  • Joseba Iruzubieta de la Concepción

Beraz, eskerrik asko egindako lan guztiagatik eta zorionak ziurtagiria jasotzeagatik!

Araba ESIako Euskara Zerbitzua